info@dadkutxabank.org
Maillot Frontal

Txirrindularitza Atala Berria

Joan zen larunbatean, ekainaren 2an, asko eskaturiko txirrindularitza-atala sortu genuen. “Jacetania” izan zen agertokia

perfil etapa

Nahiz eta eguraldiaren iragarpena txarra izan eta hitzordua baino egun batzuk lehenago proba bertan behera gelditua izan, hala ere pelotoi jendetsua elkartu zen ibilaldia egiteko. 120km-ko “paseotxoa”: Jaca-Puente la Reina-Berdún-Fago-Jasa-Aisa-Jaca, 1.800m-ko desnibel positiboarekin. Ez ezbehar mekanikoek ezta helmugara iristear geundela botatako txingor edo kazkabarrak –Azken Judizioa ematen zuen hark!– ez zuten taldearen adorea gutxitu.

Aurkezpen honekin eman genion hasiera oso aktiboa izatea espero dugun atalari. Hurrengo jakinarazpen batean ibilaldi zikloturisten egutegiaren berri ematea espero dugu, eta ia jende guztiarentzako egokiak izango dira. Gainera, talde bat sortuko dugu elkartu eta lagun artean entrenamenduak egiteko.

grupito

Interesa baldin baduzu, bidali mezu elektronikoa Jesús Martinez Vallejori, jesmartinez@kutxabank.es

Bestalde, iradokizunak onartzen dira, batez ere BTT zalea baldin bazara, gustatuko litzaiguke-eta modalitate hau ere atal berri honetan sartuta egotea.

Oraingoz DAD-Kutxabankeko gure jantzi edo ekipamendua estreinatzera gonbidatzen zaituztegu Juanma Garate Ibilaldian, datorren ekainaren 17an: modalitate laburrean 72km izango dira, eta luzean 122km.

perfil largo

Kutxabankeko lankideekin pedalkadak eman nahi badituzu, anima zaitez !!!