info@dadkutxabank.org
Eloy Corresena

“Por los Montes de Vitoria” liburua

Egilea: ELOY CORRES ARRAZOLAOÑATE

Argitaratze-data: 2018ko apirila

Liburu honek gida bat izan nahi du Gasteizko Mendietan zehar gogotik ibiltzeko. Naturagune bikain hori ezagutu beharrekoa da eta denon bisita merezi du, bere paisaia-aberastasun eta habitat-aniztasun emankorragatik, bai eta duen flora nahiz faunagatik ere.

Liburuan, 116 kilometroko inguru-jira bat deskribatzen da, ondoko mendi-oinak besarkatzen duena. Gainera, 33 herri bisitatzen ditu eta beste hainbeste herri harrikada batera uzten.

Herri bakoitzetik ibilbide zirkular bat hasten da mendirantz. Ibilbideok, txango erakargarriak izateaz gain, beti bat egiten dute beste ibilbideren batekin, “amaraun“ handi bat ehunduz. Sare horri esker, nahi beste ibilbide egin daitezke, 25.000 hektarea baino gehiagoko ingurune batean gustura ibiliz.

Argitalpena: Manuel Iradier Txangolari Elkartea: (Vitoria-Gasteiz)

Liburu, estalki, argazki, diseinu eta maketazioaren egilea: Eloy Corres Arrazolaoñate

Inprimatzailea: D.L Sacal. VI 231-2018 I.S.B.N-ak. 978-84-09-00591-8

Argitalpenaren ezaugarriak:  

  •   384 orrialde, 17 x 24 tamainakoak.
  •   Azaleztatze arrunta, portadan azal-hegal bat josia duela, eta paper distiratsua.
  •   Koloretako 314 argazki.
  •   53 mapa, xehetasunez beteak.
  •   57 altimetria-grafiko, 19 datu-taula.
  •   155 kota, UTM koordenatuez eta altitudeaz hornituak.
  •   581 kilometro, ibilbidetan banatuak, eta ibilbide bakoitza urratsez urrats deskribatuta dago.
  •   116 kilometroko itzuli perimetral handi bat, bederatzi etapatan zatitua.
  •   Gasteizko Mendien Naturagune guztia estaltzen duten 40 bide zirkular.
  •   Erreferentziako 986 puntu zehatz (waypoint-ak), datu hauek ematen dituztenak:
  • Izena, UTM koordenatua, distantzia, altitudea eta zenbat irauten duen ibilbideak, gutxi gorabehera.
  •   Ibilbide bakoitzaren track-a (GPX formatukoa eta 500 puntutan iragazia), non erreferentzia-puntu guztiak agertzen baitira, bai eta beste datu asko ere, ibilbidea ezagutzen lagunduko digutenak. Ibilbide horiek ahots-nabigaziorako prestatuta daude, besteak beste OruxMaps edo IGN aplikazioa erabiliz gero.
  •   Publikoarentzako salmenta-prezioa: 25 euro.
  •   Bazkideentzako eskaintza: 20 euro (egilearen eskaintza eta guzti, nahi izanez gero)

Interesatuta bazaude edo edozein zalantza argitzea nahi baduzu, Eloy Corres-ekin harremanetan jar zaitezke (lankide ohia eta bazkidea), 687811120 telefonora deituta, edo eloycorres@yahoo.es helbide elektronikora idatzita.

 

www.montesdevitoria.com