BAZKALTEGIA
Kaixo lagun:
BAZKALTEGIA ekimena martxan jarri nahi dugu, otsailetik aurrera, DAD-Kutxabanken euskara-taldearen ekimenez. BAZKALTEGIA, bazkalorduan hizkuntza bat praktikatzeko elkartzen diren lankideek osatzen duten ekimena da, eta otorduaren bueltan, elkarrizketa informalen bidez norberak hizkuntza batean duen ezagutza freskatzen eta areagotzen laguntzen du.
BAZKALTEGIAK zeinahi hizkuntzatan egin daitezke, baina horretarako, boluntarioek izena eman behar dute, zehaztuz:
- EGUNA: Partaideen artean adostuko den arren, norberak, zein egunetan egin nahi duen.
- ORDUA: Bazkaria egiteko dugun tartean, partaideen artean adostuko den arren.
- TOKIA: Zein hiritako / herritako lanlekutan egitea nahi duen (Arratsaldez zabaltzen duten bulegoren batean, hiriburuetan, ZZean, besterik).
- HIZKUNTZA: Euskara / Frantsesa / Ingelesa / Besterik
Izena eman nahi baduzu bidali e-maila aurreko lau puntuak zehaztuta dad.kb.euskara@gmail.com helbidera, eta Gaia/Asunto atalean BAZKALTEGIA jarrita.