info@dadkutxabank.org

MEAZTEGIN GOLF HASTAPEN KURTSOA – 2. ZATIA-JARRAIPENA

Uda aurreko ikastaroan errepikapena, aurrekoan ikasle kopurua gainditzearren parte hartu ezin zutenei bideratuta batipat.

Ikastaroaren edukia:

 

  • Zuhaztieta-Meaztegiko zelaian izango da ikastaroa.
  • Jarduera guztiz praktikoa zelaian.
  • Hasiera baten Irailak 5, 12 eta 26an, nahiz eta irakaslearen murrizpenegatik aldaketak egon daitezkeen.
  • Taldearen kide muga: 4 lagun.
  • Kostua: 20 euro inguru orduko, materiala kanpo.
  • Ikastaroaren xedea: Aurreko ikastaroen jarraipena, “hándicap”a duten pertsonei bideratuta, bai aurretiko ezagupenak gogoratzeko zein arlo berriak lantzeko, zelaira ateratzen hasteko ikastaroa da. 2 ordu inguruko 3 saioz osatutako ikastaroa da, nahiz eta beharrizanen arabera zertxobait luzatu edo laburtu daitekeen.
  • Partaide nahikoa izan ezkero, eta langile elkarteak ezarritako erizpideak bete ezkero, partaideek %50eko diru laguntza jaso lezakete, betiere 100 eurotako mugarekin 2019an izandako golf ikastaroengatik pertsonako.

 

Parte hartzeko interesa izan ezkero, jarri zaitez harremanetan Josu Aldekorekin email bidez: jaldekoa@kutxabank.es