info@dadkutxabank.org
Erregeak 1

Badatoz Erregeak …aurten EUREKA ZIENTZIA MUSEORA!

Aurten ERREGEAK berritasun handi batekin datoz: urtarrilaren 5ean, IGANDEA, DAD-Kutxabankeko bazkideen seme-alabek eta bilobek eskutitzak eman ahal izango dizkiete Ekialdeko Errege Magoei, aurten EUREKAko DA VINCI aretoan.

Aurten ere Errege Magoek beren geldialdia egingo dute etxeko txikiek beren eskutitzak zuzenean emateko Meltxor, Gaspar eta Baltasarri, …GOIZEZ.

Hitzordua 2020ko urtarrilaren 5ean, igandean, 11:00etan izango da (ekitaldi-aretoa 10:30ean irekiko da).

EGITARAUA

10:30: Helduen eta haurren harrera.

11:00: Bertaratzen diren guztiei ongietorria, aurkezle berezi-berezi batzuen eskutik.

11:15: Aurten beste ekitaldi MAGIKO bat izango dugu txiki eta handien gozamenerako.

11:45: Aurkezleek Errege Magoei emango diete bide, eta hauek gure txikienen eskaerak jasoko dituzte.

12:45: Azken agurra, oso berezia, Errege Magoentzat.

OSO GARRANTZITSUA: Nahitaezkoa da aurrez izena ematea helbide elektronikoz (dadkutxa@gmail.com), garbi adieraziz:

  • Neska/mutikoaren izen-abizenak
  • Adina
  • Zein heldurekin joango den
  • Ahaidetasun-harremana (seme-alaba /biloba)

GAIAN ipini: ERREGETAKO FESTA-EUREKA

Aurreko urteetan bezala, leku guztia beteta baldin badago, ez zaio sartzen utziko aurrez izena eman ez duen haurrari.

Gogoratu nahi dugu ekitaldi hau bazkideen seme-alaba edo bilobentzat bakarrik dela.

Izena emateko azken eguna: abenduaren 30a

Inolako zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan:

Karmen Hernández (cmhernandez@kutxabank.es)

Andoni Alonso (aalonso@kutxabank.es)

Gisela Pelaz (gpelaz@kutxabank.es)

Gogora itzazue ekitaldia antolatzeko garrantzi berezia duten alderdi praktiko batzuk:

  1. Eskertuko dizuegu bertaratzeko konpromisoa, horrela adierazi baduzue zeuen mezuan, gure lankideen laguntza eskuzabala dugu eta.
  2. Aurretik izena emateak opariak erosten lagunduko digu, gero haurrik gera ez dadin oparirik gabe.
  3. Eskertuko genizueke aretoan geratzea ekitaldia bukatu arte, azken urte hauetan ekitaldi honetan lanean aritu den lantaldeari esker ona erakusteko modu gisa.
  4. Urtero bezala, 3 argazkilari izango dira bertan, eta gurasoentzat hain berezia izaten den une horren argazkiak egingo dituzte beraiek. Horregatik, haurrak ilaran daudenean, mesedez, ez zaitezte pilatu Erregeengana iristeko bidean edo inguruan.

Berriro diogu, ohar hauek garrantzitsuak dira tarte on bat igaro dezagun guztiok. Eskerrik asko!