info@dadkutxabank.org

IV. Busti Lankideekin – Informazioa

IV. Busti lankideekin” taldekako igeriketa-proba

2016/09/18

foto-1

Joan zen igandean, irailak 18, enpresen arteko taldekako igeriketa-proba ospetsu honen edizio berria izan zen.

foto-2

Gerra-oihua waterpolo estiloan:FEPAKO, KB, … IRABAZI ARTE!!!

Genetikoki hautaturiko hamabost pertsona izan dira bost taldeetan, hiruna bakoitzean. Taldekideak eta taldearen izena klabean hauek dira:

 “Anuestroritmoseguroquellegamos” taldeaMaite Jaunarena Marin

Izaro Jauregui Rekondo

Aszen Lakarra Otaegi

foto-3
Chicaporfavornocorrastanto” taldeaAurelio Garnika Olasagasti

Amaia Mendikute Aranguren

Juan María Castro Sánchez (normala ura irenstea, … ez baita isiltzen!)

foto-4
 “Alamecagüensos” taldeaIker Mintegi Anza

Jon Oyarbide Orbe

José Manuel Calvo del Pozo

foto-5
 “Menosmalquemadrenohaymasqueuna” taldeaMiren Iturbe Urretabizkaia

Luis María López Rey

Ainara Pacheco (FEPACO  Enpresa) Arkaitz Landabaso Etcheverry-ren ordez, honek seme zintzoa bezala, amatxori lagundu behar izan baitzion berna-hezur eta peroneko ebakuntzan proba baino 12 ordu lehenago)

foto-6
jajaaquenidiosnospilla” taldeaCristina Hidalgo García

Idoia Arregi Urdanpilleta

Irati Imaz Aristimuño

foto-7

Genetikaren lehen akatsa: 9 neska eta 6 mutil. Akatsa geure gain hartu behar izan genuen. Zer egingo diogu, ba! (irakurleak berak identifika dezala “akats” hori komenigarri iruditzen zaion sexuan)

Genetikaren bigarren akatsa:  “Marconi” efektua, alegia, DAD Kutxabankek (hemen ‘uhinarena’ egiten diogu) babesturiko bainu-jantzien ertzetatik agertzen diren tolesdura eta izurrei buruz ari gara.

Mutilengan ubeldurak ikusi ditugu eta nesken artean tendinitisak, isekaz etiketaturiko bainu-jantzietan sartzerakoan. Azterkizun dago gaia.

foto-8Oharra: Fototxop-ez egindako muntaketa birtuala. Bulegoetako karteletarako prest dauden modeloen ipurdiak dira.

Enpresa diseinatzaileari eskerrak emateko aprobetxatzen dugu, ideiarekin benetan asmatu baitu. Honela deitu diote: “anagram-in-the-culotte”.  Mundu guztiak “horraxe” begiratzen dizu; ez dakiguna da ea irakurtzen duten jartzen duena.

“Proba Handiaren” aurretik…

1.- Kiroletan, lehia da sasoian mantentzen zaituen aitzakia. Jendearen ilusioa eta aldi berean beldurra lehen aldia delako, hitzordu horiek enbata mehatxuarekin (ez, oraingoan ez da ziklogenesi leherkorrik egon), agurrak eta animoak kortxo-ilaran, barre-algarak geure burua bainu-jantzi berriekin ikustean… hori da polita, hori da hori Kirola!

foto-9

(Euskaldunon TBren pantailako hardcopy-ari esker, meteorologiari adi-adi egon gara. Imajina dezakezue biharamuneko hitzorduaren larrimina)

2.- Ohituta gaude Kontxako badia barandatik ikusten (Bilboko Itsasadarra bezain polita ia). Kortxo-ilaratik ikustea ura kokotseraino duzula, hori beste mundu bat da. Adosssss, aitortzen dut sorosleak ere ez daudela gaizki.

3.- Aurten aurpegi berriak ikusi ditugu (neskak, gehienak), sekula itsasoan lehiatu gabeak, egundoko motibazioarekin eta ondo egiteko gogo biziz etorriak, izan ere, ur irekietako igeriketa-ikastaroa muntatu dute proba baino bi aste lehenago. Nola ez da, bada, muntaketa ondo aterako?

4.- Arazotxo bat bakarrik sortu da, Arkaitz gabe geratu baikara (ikus azalpena taldearen argazkian). Hemendik agurtzen dugu haren ama, eta guztiok opa dizuegu normaltasuna zuen familiara itzultzea.

“Arazotxoa” in extremis konpondu zen segurtasun-materialen Fepako enpresarekin elkartuz (probarako bakarrik, e?). Erraz eta bizkor egin zen, bi enpresen artean erakutsitako sinergiari esker.Hainbesterainokoa da Kutxabankek kirolean duen ospea, ezen Ainara Pacheco (jatorra baino jatorragoa da gero neska!) zalantzarik gabe sartu baitzen gure taldean lehiaketarako 12 ordu falta zirela. Ainara Euskadiko emakume triatletarik onenetako bat izatea… txiripa hutsa izan da! … Benetan! … Zergatik ez digu inork sinesten?

“Proba Handia”

Eguraldi freskotxoa, baina probak iraun bitartean argituz joan zen eta bukatzerako eguzki zoragarria Txotx garaian. Itsasoa ezin hobeto zegoen eta uraren tenperatura atsegina. Ez zen izan iazko egun tropikal hura… baina ezin gara kexatu.

Bibliako Hasiera liburuan aurkitu dut kirol-probak egiteko arrazoia:  (Hasiera 6: 5-7, 11-13). Gaiztakeria eta indarkeria hainbesterainokoak ziren, ezen mundua salbatzeko era bakarra gaizkia errotik erauztea baitzen, eta oraindik geratzen zen ontasun apurra bizirik uztea. … Tira, hori Uholde Handiaren abisua zen, baina berdin balio du. Azkenean, hauxe esan nahi du: “lehian onenek bakarrik irauten dute bizirik”.

1.- Hasiera liburuaren jakitun,Menosmalquemadrenohaymasqueuna eta jajaaquenidiosnospillataldeak, ukondoka eta jokabide gaiztoekin (irribarrea galdu gabe), irteerako lehen lerroan kokatu ziren, eta horrela jarraitu zuten proba osoan (irribarrea galdu gabe) podiumera iritsi arte (irribarrea galdu gabe). Bigarren tokia lortu zuten mistoan eta bigarren tokia emakumeen sailean. Igartzen zaigu sortarazten duten inbidia sanoa?

 

18:19foto-10 foto-11

Hona hemen jendartean entzundako iritzi batzuk:

  • Jod-píííííííí, nola igeri egiten duten alu-pííííííí horiek!
24:40foto-14 foto-13

Hona hemen jendartean entzundako iritzi batzuk:

  • Eta neskak nekatu ere ez… a zer barrab-pííííííí dituzten!

2.- Anuestroritmoseguroquellegamos, eta bai iritsi ere, noski!

Tom Hanks Naúfrago filmean hondarretan ahuspez esnatzen denean bezala iritsi ziren, baina aski izan zen “AUPA NESKAK!” behin esatea (oraindik afoniko gaude) eta deabruak hartuta bezala hasi ziren lasterka, ahal den guztia emateko irrikak sortzen duen irribarrearekin … ala helmugako pintxoetan pentsatzen ari ote ziren?

Helmuga zeharkatu zutenean, orduan konturatzen zara Hasiera liburuan dagoena egia dela eta Uholdeak pertsona bakoitzaren muina erakusten duela.

30:02foto-14

3.- Alamecagüensos eta Chicaporfavornocorrastanto infernura doaz zuzenean. Ongi pasatzea bakarrik dute buruan eta gehienez ere taldeko guztiek batera amaitzea lortu nahi dute… baina hori ere ezin beti lortu! Alamecagüensos-entzat errazagoa zen, denak mutilak baitziren, eta errazagoa da hanka iletsuak uretan jarraitzea (egizue proba eta ikusiko duzue). Oraingoan ez dute inor galdu.

Hala ere, Chicaporfavornocorrastanto taldean ez dira jabetzen NESKA GUZTIAK EZ direla beren taldekoak, eta EZIN ZARELA ARROTZEN INGURUAN ibili. Horrela gertatu zitzaien gertatu beharrekoa. Jainkoen zigorra, parte-hartzaile gonazale bat galtzea lehen buiako infernutik.

Psssst!: Zurrumurruek diotenez, bi taldeen artean lehia sortu da, eta emango du zer esanik hurrengo edizioetan.

21:50foto-15 22:33 

foto-16

 

Amaitu da “Proba handia”.

Bai zera! Ezta pentsatu ere!

Hitzordu bat egin beharra dago ur irekietako denboraldia amaitzeko eta afari-meriendarako planak egiteko.

Bada estiloa hobetzeko hitza ematen duenik, edo “txikietako” zeharkaldi batean parte hartzeko, edo triatloi herrikoi batean, … Zenbat aldiz damutzen garen sagardotegiko elkarrizketa baten oldarretan emandako hitzaz!

Amaitzeko, beren sentipenen berri emateko eskatu diegu parte-hartzaileei. Hor doaz:

  • Talde-sentipena berpiztu ahal izatea itsasoa bezalako ingurunean, eta egin zuena bezalako giro eta egun bikainean, sinesgaitza izan zen!!!
  • Konpainia ona. Irribarreak. Lagunartea … GUZTIOK BATERA. Carpe Diem.
  • Ez da ona marearen zurrunbiloak eraman zaitzan uztea eta zu zeu izateari uztea. Garrantzitsua da lasaitasunari eustea eta momentuaz gozatzea.
  • Proba egokia erronka-maila guztietarako.
  • Beti izan dut seme-alaben inbidia taldeka lehiatzen zirenean. Orain, neuk egiten dut.

Mila esker, Kirol; mila esker, Lankideok; mila esker ETORKIZUNEKO PARTE-HARTZAILEOK. Ikusiko dugu elkar.