
Pintura Jarduera (Bilbo)
– PINTURA JARDUERA (BILBO) :
Jarraitzen du gure pintura-jarduerak Ricardo Perez Franco (RICHARD) margolariaren estudioan. Bigarren hiruhileko honetan olio, akriliko eta teknika mistoetara zuzenduko da ikastaroa.
Ohi bezala, Olite kaleko 3an emango da (LA CASILLA-Bilbo), astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 19:30era.
Hiruhileko osoagatik parte-hartzaileek 100,00 euro ordaindu behar dituzte. Izena eman nahi duten berriek Juanma Saenz de Ugarte-rekin jarri behar dute harremanetan 944018034 telefonoan, xehetasun gehiagoren berri izateko.
Ikastaro honetan parte hartzeagatik DAD-KUTXABANKek diru-laguntza emango du, gehienez ere zenbatekoaren %50.