info@dadkutxabank.org
Futbol Sala Barcelona

Kataluniako areto-futbola

 

Dagoeneko ia guztiok itzuli gara oporretatik, eta aurten ere aukera paregabea duzue sasoian jartzeko, etxetik irteteko eta Kutxabankek Katalunian duen futbol-taldean sartzeko!!! Helburua dibertitzea baino ez da eta kirol apur bat egitea lagunartean.

Txapelketa urrian hasiko da eta 2019ko ekainera arte astero partida bat izango da Vall d’Hebron-eko Belodromo Olinpikoko instalazioetan (astelehen, astearte edo asteazkenetan gaueko ordutegian, 20:00 eta 22:00 artean, egunaren arabera), 50 minutuko partidekin, eta gure ospeari dagozkion epaile eta aurkariekin.

Gainera, diseinu dotoreko kirol-jantzi modernoa izango duzue soinean; ziur gaude ezin hobeto egokituko zaigula, udan lortu dugun lerdentasuna nabarmentzeko moduan!!!

Interesa baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gure betiko kapitainarekin: Eduardo (eazurza@kutxabank), eta berarekin negoziatuko dituzu kontratua, baldintzak eta iraupena.