info@dadkutxabank.org
Lago Ercina En Primavera - Parque Nacional De Picos De Europa (Cangas De Onís)

Bilbo-Argazki 2016

ARGAZKI TALDEA

Aurten ere, eta dagoeneko hamar dira, 2016ko urrian Bilboargazki-ren beste edizio bat izango da, eta Jaialdian parte hartzen duten egile guztien presentzia fisikoa lortzea jarri genuen helburu gisa, eta antolaketa aldetik ahalegin handia eskatu digun arren, merezi izan duela uste dugu, ia guztiek bertan izango direla baieztatu baitute.

BILBOARGAZKI 16-n aurten hamar erakusketa izango dira estatuko eta atzerriko egileekin, zazpi hitzaldi eta beste bost argazki-tailer, horietako bat haurrei bereziki zuzendua eta teknologia digitalera egokitua: Foto Ikatz-en laguntza berezia dugu eta parte hartzen duten guztiei 50 €ko bonu bana emango die, irudiak hainbat euskarritan erreproduzitu ahal izateko.

Erakusketei eta tailer edo lantegiei buruzko argibide guztiak (izena emateko buletinak, ordutegiak eta prezioak) hemen aurkituko dituzue:

www.bilboargazki.com

 

Gutxienez zortzi bazkidek parte hartzen badute,  DAD-KUTXABANKek diruz lagunduko du ikastaro honetan parte-hartzea, baina gehienez ere kostuaren %50.