info@dadkutxabank.org

Adegiren Enpresen Emaitzak – Donostian

20170507_093149_Burst01

Iragan igandean, maiatzak 7, Adegiren Enpresen arteko Lasterketaren 10. edizioa izan genuen Donostian. 8 talderekin, DAD Kutxabank izan zen lasterketan parte-hartzaile gehienetakoa izan zuen ordezkaritza. 32 lankidek gozatu ahal izan zuten lankidetasunak eta kirolak bat eginda sortu zen giro apartaz.

 Aurreko urteetan bezala, departamentu edo sukurtsal berdineko lankideez osaturiko taldeak edo toki ezberdinetakoak bat egiten zutenak izan genituen, batzuk lehiakortasun grina haundia zutenak (apusturen bat edo beste ere izan zen), beste batzuk festa-giroa agerikoago zutenak, baina denak ere helburu berberarekin: gozatzearena.

Ezin aipatu gabe utzi, gozatzeaz gain, Mari Seijas, Idoia Arregi, Amaia Biain eta Nagore Balerdi,k osaturiko taldeak podiumera igotzea lortu zuela, neskez osaturiko taldeen artean 3. izatea lortu bait zuten. Zorionak !!!

 Behin lasterketa amaituta, helmugan indarrak berreskuratzen genituen bitartean sorturiko taldetxoetan esaldi bat behin eta berriz errepikatzen zen: “Datorren urtean ere ikusiko dugu elkar, ezta?”

 Eta zu, etorriko al zara datorren urtean gurekin korrika egitera?

IMG-20170507-WA0030