info@dadkutxabank.org
IMG 20191021 WA0002

ATLETISMO – BILBAO NIGHT MARATHON

Aurreko ekitaldian Sorian izandako arrakasta handiaren ondoren, aurten etxean korritzea tokatzen zen. 2019ko Bilbao Night Marathon-a, bere ezaugarri den eszenaratze ikusgarriarekin, apur bat lainotuta zegoen. Hala ere, baldintza klimatologikoak, azken finean running-a praktikatzeko hain negatiboak ez direnak, ez ziren asteburu borobilaz gozatzeko aitzakia izan. Taldea Casillako kiroldegi mitikoan dortsalak biltzeko larunbatean 12: 00etan geldituta zegoen arren, gure korrikalari izarrek lan ona egin zuten bezperan bertaratuz. Beraien aurpegietan ez zen itxurazko nekerik igartzen . Taldeko bazkari arin baten ondoren, espedizioa hotelera joan zen, guduaren aurretik atseden pixka bat hartzera.

 

Akats tekniko batek eragindako atzerapen txiki baten ondorioz, 19:06tan irteera eman zitzaion probari. Euri arin batek lagundu zigun ibilbide osoan zehar. Lehena iristen Sergio Barbero izan zen, 44:48ko denbora eginez eta, Behobia 2019an berretsi beharko dituen, sentsazio onekin. Cristina eta Elenak ere lan bikaina egin zuten, 50:30ko denboran erraz gainditu zuten 10 kilometroko erronka, bezperako gauean terrenoa esploratzeko egindako esfortzuek beraiengan eraginik ez zutela izan erakutsiz.

Maratoi erdiko proban, Iñigok, lasterketan zehar erritmoa gutzitzen joan arren, 1:23:55eko denbora lortu zuen. Bestalde, iristear den Valentziako maratoian parte hartzeko prestakuntza lanetan dabiltzan hiru taldekideek, 1:27:28ko denboran, Igor eta Iñakik, eta 1:27:37ko denboran Jesusek, osatu zituzten 21.095 metroak, guztiak ere sentsazio bikainekin, maratoiaren erritmo objetiboaren azpitik lasterka eginez. Estreinekoz espedizioan parte hartzen zuen Sergio Martinez-ek aise lortu zuen 1:31:20ko denbora, hurrengo lasterketetarako hobetzeko tartea utziz. Antzera ibili ziren Idoia eta Arkaitz, lasterketa ondorenerako indarrak gordez, beraien marka onenen azpitik, hurrenez hurren 1:37:40 eta 1:51:04ko denbora markatuz.

Lasterketaren ondoren zetorren hoberena. Basuki jatetxean afaria, giro ezin hobean, eta eguna borobiltzeko Antzoki kafean, sasoi betean, ausartenek jarraitu zuten lekuan (ez zen inor falta izan). Igandean, berpizteko aldez aurreko poteoa egin ondoren (lasterketako unerik onenak berpizteko jakina), taldeak bazkari atsegina gozatu zuen Txocook-en.

 

Ziurrenik, lasterketa-denborak hobetu daitezke …

 

Hurrengo ediziorako gutxiago geratzen da!