TXANDAKAKO 2go ENPRESA LASTERKETA IRUN,en
TXANDAKAKO 2go ENPRESA LASTERKETA
Datorren martxoaren 26an Irunen txandakako 2go enpresen lasterketa 4×1 milia edo 2×3 milia egingo dugu.
Taldeek launa kide izango dituzte. Kide bakoitzak bakarka egin beharko du milia bat (1.609 metro), eta gero lekukoa eman bere taldeko hurrengo kideari. Edo bikotez, 2 milia korritu hurrengo bikoteari lekukoa eman ahal izateko. Taldeak: emakumezkoenak, gizonezkoenak, edota mistoak izango dira.
Parte hartu nahi baduzu, Martxoak 14 baino lehen emailez jakinarazi beharko diozu Lander Garciari honako email honetan:lgarcia@kutxabank.es . Taldea osotu nahi dutenek, edota norekin egin lasterketa erabakita dutenek adieraz dezatela bidalitako emailean. Egiten dituzuen eskari guztiak aintzat hartzen ahaleginduko gara, eta taldeak ahalik eta orekatuen izan daitezen ere bai. Baina gauza guztien gainetik aldarte ona eta jai giroa lortzen ahaleginduko gara.