info@dadkutxabank.org
Pintxo Japones 1

“Japoniar Pintxo” tailerra

Gustatuko litzaizuke Tokyo edo Kyotoko “Izakaya” ostatuetan bezalako “japoniar pintxo” gozoak egiten ikastea?

Japoniara hainbat bisita egin eta errezetak ikasi ostean, Ama Ur-ek (Lander Garzo) ongietorria ematen dizue tailer honetara. Bertan, errezeta goxoak egiten ikasiko duzue: “Gyozak”, “Takoyaki”, “Wakame entsalada arrain marinatuarekin”, “Oyakudon warashita saltsarekin”, “Edamame gomadare saltsarekin”, “Sashimi”…

Gure errezetekin batera artisauzko garagardo goxoa hartuko dugu: @malagissona.

Tailerra hemen izango da: Ama Ur Cooking Studio (https://www.amaurcook.com/)

Kokapena: https://www.amaurcook.com/contacto

Parte-hartzaileak:  8 pertsona

Datak:

·         1. txanda: Ostirala, apirilak 23 (4 pertsona)

·         2. txanda: Ostirala, apirilak 30 (4 pertsona)

Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara (Tailerra + dastapena)

Prezioa: 70 euro

Erreserba egiteko jarraibideak:

Tokia eskatzeko, apirilaren 12a baino lehen bidali mezu bat hona: dadkutxa@kutxabank.es, eta Gaia: “Taller Tapas Japonesas/Japoniar Pintxo tailerra”.

Zozketa hurrengo asteazkenean, apirilaren 14an, egingo da. Egun berean, baina zortea lagun izan dutenei bakarrik, jakinaraziko zaie emaitza, baita ordainketarako argibideak eta abar ere.

OHARRA: Jarduera honetan parte hartzen duten bazkideek DADKUTXABANKen dirulaguntza jasoko dute, betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Hauek dira nagusiki: webgunean alta ematea eta, gainera, urtarrilaren 1ean enpresan jardunean ez dauden elkartekideek eta onuradunek elkartearen urteko kuota eguneratuta izatea. Egiaztatu datu horiek jardueran parte hartu aurretik.

Gogoratu bazkidearen datuen edozein aldaketa (erretiroa, helbide elektronikoa …) webgunean aldatu beharko dela.  Elkartearen barne-araudia webgunean kontsulta daiteke, Kudeaketa atalean; horretarako, saioa hasi behar da.