
ESKIA 2018eko martxoaren 9tik 13ra BAQUEIRAn
BAQUEIRA – BERET
D.A.D Kutxabankek berriro antolatu ditu eski-egun batzuk bere bazkide, hauen senide eta lagunentzat Baqueira Beret-en.
Ostatua TURRULL hotelean*** edo RIU NERE hotelean*** izan daiteke, biak Vielhan, mantenu-erdiarekin.
Turrull hotelean bi, hiru eta lau pertsonarentzako gelak daude; Riu Nere hotelean berriz batentzako eta birentzako gelak bakarrik.
Bi formula izango dira: 4 gau (martxoaren 9tik 13ra) eta 2 gau (martxoaren 9tik 11ra).
Forfait-ak harrera-gunean emango dira “check in” egiten den unean.
Ez dago sartuta pistetako asegurua. Zeure segurtasunerako, federatzea edo txarteldegietan asegurua eskuratzea gomendatzen dizugu.
Garraioa norberaren kontura izango da.
PREZIOAK
Turrull hotela***
Ostatuaren prezioa pertsonako mantenu-erdiarekin
4 egun 2 egun
Bikoa 159 € 81 €
Hirukoa 3 heldu 149 € 77 €
Hirukoa 3 lagun (gutxienez haur bat) 141 € 73 €
Laukoa 142 € 73€
Riu Nere hotela***
Ostatuaren prezioa pertsonako mantenu-erdiarekin
4 egun 2 egun
Bikoa 157 € 85 €
Banakoa 193 € 105 €
Biko 3 pertsona erabilita 141 € 76 €
Biko 3 persona erabilita (1 aurra) 131 € 71 €
Forfait prezioa / perts.
4 egun 2 egun
Heldua 154 € 84 €
Haurrak (6-11 urte) 96 € 52 €
6 urtez behekoa 12 € 6 €
Logelen kupo mugatua daukagu prezio hauetan. Kupoa agortu ondoren, eskaintza honek ez du balioko.
ERRESERBAK
Izaten den eskaera kopurua kontuan harturik, sartzen diren egunaren eta orduaren ordena zorrotzean egingo dira erreserbak.
Horretarako:
- A.D.eko bazkideak mezu elektroniko bat bidali behar du datu hauekin: hautaturiko hotela, bere mugikorraren zenbakia, nahi duen egonaldia (4 edo 2 egunekoa), hautaturiko gela mota, gelan egongo direnen izen-abizenak, eta haurren adinak (baldin badaude). Gelan bat baino gehiago egonez gero, D.A.D.eko bazkideak zein diren zehaztu behar da.
- Datu horiekin guztiekin eskabidea jaso ondoren, erantzuna bidaliko da guztira ordaindu beharrekoa eta ordainketa egiteko kontu-zenbakia zehaztuz. Aipaturiko kontuan ordainketa hori jasotzen denean, orduan egiaztatuko da erreserba. Mezua birbidaliko da erreserba berresteko.
- Aurreko urteetan izan den diru-laguntza emateko baldintza da Kutxabankek D.A.D.entzako laguntzak ezartzea hitzarmen kolektiboan.
- Gelen eskaera handia izanik enplegatuen eta beraien senideeri lehentasuna emango zaie.
Bidali eskabide-mezua hona:
iantolin@kutxabank.es
Argibideak eskatzeko, jo hauengana:
Iker Antolín Telef. 943-001587
Aitor Bellosillo – Telef. 943-001309