
ESKIA 2019eko otsailaren 22tik 26ra BAQUEIRAn
ESKIA 2019ko otsailaren 22tik 26ra
D.A.D. Kutxabankek eskiatzeko egun batzuk antolatu ditu berriro bere bazkide, senitarteko eta adiskideentzat Baqueira Beret-en.
Ostatua TURRULL*** hotelean edo RIU NERE *** hotelean, biak Vielhan, izan daiteke mantenu erdiarekin.
Turrull hotelean gela bikoitz, hirukoitz eta laukoitzak daude; Riu Nere hotelean banako gelak eta bikoitzak bakarrik daude, eta esan behar da azken honetan gela GUTXI daudela libre.
Bi formula izango dira aukeran: 4 gau (otsailaren 22tik 26ra) eta 2 gau (otsailaren 22tik 24ra).
Forfaitak harrera-gunean emango dira “check in” egiten denean.
Ez dago sartuta pistetako asegurua. Zeure segurtasunerako, federatzea edo asegurua txarteldegian lortzea gomendatzen dizugu.
Garraioa norberaren kontura doa.