info@dadkutxabank.org
Ski

ESKIA 2020: martxoaren 6tik 10era BAQUEIRA – BERET

D.A.D. Kutxabankek eskiatzeko egun batzuk antolatu ditu berriro bere bazkide, senitarteko eta adiskideentzat Baqueira Beret-en.

Ostatua VIELHA ***hotelean edo RIU NERE ***hotelean, biak Vielhan, izan daiteke mantenu erdiarekin.

Bi formula izango dira aukeran: 4 gau (martxoaren 6tik 10era) edo 2 gau (martxoaren 6tik 8ra).

Forfaitak harrera-gunean emango dira “check in” egiten denean.

Ez dago sartuta pistetako asegurua. Zeure segurtasunerako, federatzea edo asegurua txarteldegian eskuratzea gomendatzen dizugu.

Garraioa norberaren kontura izango da.

 

 

PREZIOAK pertsonako

 

Vielha hotelean***

 

Prezioa pertsonako: ostatua eta mantenu-erdia

 

4 egun                                    2 egun

Banakoa                                                          255 €                                       142 €

Gainerako gelak                                                 190 €                                       109 €

 

Riu Nere hotela***

 

Prezioa pertsonako: ostatua eta mantenu-erdia

 

4 egun                                     2 egun

Banakoa                                                          250 €                                   123 €

Bikoitza                                                                184 €                                       93 €

Hirukoitza helduak                                            166 €                                     84 €

Hirukoitza helduak (gutxienez haur bat)              160 €                                     80 €

Laukoitza haurrak (gutxienez 2 haur)                  148 €                                     75 €

 

 

Forfait prezioa pertsonako

4 egun         3 egun        2 egun      egun 1

Heldua                                                                  167 €          131 €            88 €            48 €

Haurra (6 – 11 urte)                                               105 €            82 €            55 €            32 €

6 urtez azpikoa                                                       18 €            14 €              9 €              5 €

 

Gela-kopuru mugatua dugu prezio-baldintza hauetan. Kupoa bete ondoren, eskaintza honek ez du balioko.

 

 

 

ERRESERBAK

 

Eskaera handia izaten denez, iristen diren egun eta orduaren araberako ordenari zorrotz jarraituz egingo dira erreserbak.

 

Horretarako:

 

  • A.D.eko bazkideak mezu bat bidali beharko du bertan zehaztuz aukeratutako hotela, bere telefono mugikorraren zenbakia, nahi duen egonaldi-mota (4 edo 2 egun), aukeratutako gela mota, gelan egongo direnen izen-deiturak, haurren adina (horrelakorik bada) eta Forfait kopurua. Gelan bat baino gehiago baldin badaude, D.A.D. bazkideak nortzuk diren jakinarazi behar da.
  • Eskaera eta eskatutako informazioa jasotakoan, mezuari erantzungo zaio, guztira ordaindu beharreko zenbatekoa eta ordainketa zein kontu-zenbakitan egin behar den adieraziz. Aipaturiko kontuan ordainketa jasotzen denean berretsiko da erreserba. Erreserbaren berrespenarekin berriro bidaliko da mezua.
  • Kutxabankeko D.A.D.en dirulaguntza, entitateak 2020ko diru-laguntza onartu eta ordaindu bezain laster emango da.
  • Gela-eskaera handia kontuan izanda, lehentasuna emango zaie langileen eta senitartekoen (ezkontidearen, seme-alaben) eskaerei, gerta ez dadin enplegaturen batek lagunentzat / ezagunentzat gela-kopuru handia erreserbatzea eta ondorioz Kutxabankeko langileak eskaintzatik kanpo geratzea.

 

 

ERRESERBAK EGITEKO BIDALI MEZU ELEK.:

 

VIELHA eta RIU NIRE hotelak:  iantolin@kutxabank.es

 

Harremanetarako pertsona informaziorako:

Iker Antolin   –     telf. 943-001587

 

ESKAERAK EGITEKO AZKEN EGUNA: 2020/02/14 !!!

OHARRA: jardueran parte hartzen duten bazkideek DADKUTXABANKen diru-laguntza jaso ahal izango dute, betiere araudian ezarritako baldintzak eta bertan adierazitako zenbatekoak betetzen badira. Baldintzak, batez ere, hauek dira: webgunean alta ematea eta, gainera, urtarrilaren 1ean enpresan jardunean ez dauden bazkideentzat eta onuradunentzat, elkartearen urteko kuotaren ordainketa eguneratua izatea. Egiaztatu datu horiek jardueran parte hartu aurretik.

Gogoratu bazkidearen datuak aldatzen badira (erretiroa, helbide elektronikoa…) web-orrian ere aldatu egin behar direla. Elkartearen barne-araudia web orrian ikus daiteke, Kudeaketa atalean, baina horretarako saioa hasi behar da.

MILA ESKER.