info@dadkutxabank.org
LOGROÑO1

131. zka. Ignaziotar Bidea 8. etapa Fuenmayor-Logroño/2019-09-21

Xendazale adiskideok:

2019ko bosgarren etapa Fuenmayor eta Logroño artekoa izango da. Upategien artean utziko dugu Fuenmayor herria, eta 4 km baino gehixeago ibilita beste toki garrantzitsu batera iritsiko gara, Navarretera. Multzo historiko-artistikoa eta erromes ororentzako nahitaezko geralekua. Errioxako autonomia-erkidegoan gaur egun geratzen den eltzegintza-gune bakarra da eta Espainia iparraldeko garrantzitsuenetako bat izana da.

Navarrete hiribildua, ikuspuntu juridikotik, 1195. urtean sortu zen, Gaztelako Alfontso VIII.ak eman zion foruaren bidez. Jasokundearen eliza du, eta Gertaera Onaren eta Jesusen baselizak, Kondearen Jauregia, Caño aldapa, Harresia, Gaztelua, eta erromesa, eltzegilea eta Navarreteko emakumea oroitarazteko eskulturak. Eta 11 upategi ere bai, ez da hutsaren hurrengoa!

Hori guztiori atzera utzi eta Errioxako hiribururantz joko dugu, La Grajerako urtegiaren ondotik. Logroño toponimoaren jatorria, beste herri askotakoa bezalaxe, ezezaguna da. “Lucronio” izena lehen aldiz 965. urteko dokumentu batean agertzen da, horrela deituriko lekua Iruñeko Gartzea I.a Sanoitz-ek Donemiliagako Monasterioari eman ziolarik. Hiri titulua Joan II.a Gaztelako erregeak eman zion 1431ko otsailaren 7an.

Ondare historiko garrantzitsua du. Elizak: San Bartolome, Santiago el Real, Sta María de Palacio eliza inperiala, Sta Mª la Redonda konkatedrala; monumentuak: Revellíngo Harresia, Harrizko Zubia, Burdinazko Zubia, Sagasta Zubia, San Blas Azoka, Kapitelen Jauregia, Esparteroren Jauregia, Monesterioko Markesa, Ama Birjinaren Etxea eta abar. Gutxienez asteburu bat pasa liteke bertan!

Animo mendizaleok, natura zain dugu eta !!!

Ibilbidea: Fuenmayor-Logroño

Beharrezko denbora  4,30 ordu
Goranzko desnibel metatua  128 metro
Beheranzko desnibel metatua  195 metro
Zeharretara egin beharreko distantzia 17.750 metro
Ertaina 1 Orientazioa 2 Joan-etorria 1 Esfortzua 3

 

Irteera-lekua Bilbo plaza (17/24 bus-geral.) eta Pio XII.aren plaza (24/27 bus-ger.)
Aurkezteko ordua 07:10 (Bilbo plaza) eta 07:15 (Pio XII.aren plaza)
Irteera-ordua 07:15 (Pio XII.aren plaza)
Bazkaria Xxxxxxx jatetxea.
Prezioa 32 euro

 

 Izena emateko azken eguna: 2019-09-19ko 12:00etan

 

Oharra: a/ Eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

 

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208/Senderismodad@gmail.com) eta José Ignacio Acuña (joseig15@gmail.com).

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.