
ACRECAko Mendi Ibilaldia Burgos´en INSKRIPZIOA
Adiskide xendazaleok:
“2018ko ekainaren 13tik 17ra ACRECA xendazaletasun-jardunaldiak izango dira Burgosen.
Zer dira Acrecaren xendazaletasun-jarduerak?
. Garai bateko aurrezki-kutxetako enplegatuen elkarteok antolatzen ditugun mendi-ibiliak dira. Urtero enplegatu-elkarte batek antolatzen ditu. Datorren urtean BurgoskoACRE Caja Círculo-k antolatuko du. Prestatzen dituztenek inork baino hobeto ezagutzen dute beren probintzia eta lekurik politenetara eramaten gaituzte.
Hurrengo edizioa 2018ko ekainaren 13tik 17ra izango da Burgosko probintzian honako egitarau honekin:
Hona hemen ibilbideak:
Osteguna, 14: Cubilla de la Sierra – Humión – Frias (Obarenes mendiak).
. 16 Km., 630 m goranzko desnibela eta 1030 m beheranzkoa.
Ikuspegi ikusgarriak, iparraldera Tobalina harana, Gorbeia, Anboto… Hegoaldera Bureba, Pancorbo mendilerroa eta Demanda mendilerroa.
Ostirala, 15: Ebroko arroilak, irteera eta helmuga Pesquera de Ebro-n, Cortiguera eta Valdelatejatik igaroz.
. 18 Km, 600 m goranzko eta beheranzko desnibela.
Arroilen gainetik eta Ebroren ibilgutik. Amaitzeko, herri pintoreskoa den Orbaneja del Castillora iritsiko gara.
Larunbata, 16: Genciana ibilbidea (Demanda mendilerroa, Dueroren eta Ebroren isurialdeen gainean, Trigaza-ren oinetan).
. 15 Km, 600 m goranzko eta beheranzko desnibela.
. Askotariko landaretza: haritzak, ipuruak, gorostiak eta pago ederrak, erreka eta ur-jauziekin.
Egun guztiak bazkariaz amaituko dira, xumea izan arren, gozo-gozoa irudituko zaiguna.
Larunbatean, hilak 16, amaierako afaria. (Garaiak aldatuz doaz eta orain ez da esmokinik behar).
Igande goizean, denok etxera.
Gure hotela SILKEN GRAN TEATRO (Burgos) izango da.
https://www.hoteles-silken.com/es/hotel-gran-teatro-burgos/
. Hiriaren erdialdean dago. Bere aparkalekua du eta toki asko dago inguruko aparkalekuetan ere.
Gutxi gorabehera jotako prezio 430 € guztira.
Jarduera hau DAD-Kutxabankek diruz lagunduko du, bai jarduneko enplegatuentzat eta bai erretirodun bazkideentzat.
. Menditerapiaren ondorioz, aurrezki garrantzitsuak lortzen dira mediku eta psikologotan. Gainera, Kutxabankeko lankideen artean harremanak estutzeko balio du.
Antolatzaileek eskatu digute hil-bukaerarako guk esateko elkarte bakoitzeko parte-hartzaileen kopurua gutxi gorabehera.
Beraz, joateko interesa izan dezakeenak mezu bat bidali behar du hona: senderismodad@gmail.com, azaroaren 30a baino lehen, aurretiko izen-ematea egiteko (ez da loteslea). Inolako argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan J. Lorenzo Urretabizkaia-rekin telefono honetan: 943-001236.
Mendizale guztiok animatzen zaituztegu behin proba egitera! Probatzen duenak errepikatu egiten du!