
Bizkaiko Mendi Jarduera 2017ko-Txangoak
Otsailak 18 Corraladas ur-jauziak – Alto del Corral.
Antolatzailea: Tomas.
Altubeko mendatetik Corraladas ur-jauziak ikusiko ditugu, eta Gujulikoak ere bai, Alto del Corral-eraino igoko gara eta gero Izarrara jaitsi.
Martxoak 4 Urkilla mendilerroa.
Antolatzailea: Iñaki.
Arantzazutik abiatuta eta pagadi handietan zehar gailurrez gailur ibiliko gara: Petrinaix, Urkiza, Trango, Gainlabur,…, Arabako Lautadaren ikuspegiekin.
Martxoak 18 Peñas del Miera galtzada.
Antolatzailea: Tomas.
Mirones-etik, Pas-eko antzinako bideetan zehar, Fresquera de Fiñumiga eta Nojako putzuak ezagutuko ditugu, eta Las Enguinzas-era igoko gara.
Apirilak 1 Udalatx.
Antolatzaileak: Jon-Kike.
Nonahitik begiratuta ere, gailur ederra eta bereizgarria. Bere tontorragatik eta estanpagatik da horrelakoa. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan, Betsaidetik hurbil (han elkartzen dira EAEko hiru probintziak), dago mendi hau, monje eta eremutarren eskualdea, baita Mari jainkosaren egoitzetako bat ere. Eguraldi ona egiten badu, ikuspegia hobezina da.
Apirilak 29 VIII. Ibilaldi Arautua.
Antolatzaileak: Tomas-Berni-Iñaki.
Eskualdez aldatuko gara eta Izkiko Parkean egingo dugu, Antoñanatik Maeztura, Soila eta Mantxibio mendietara igoz.
Maiatzak 13 Pagogan-Kapildui.
Antolatzaileak: Jon-Kike.
Okina herri txikitik Gasteizko mendietara bideratuko gara pagadi ederretan zehar, gero Saseta herrira (Trebiñoko Konderrian) jaitsiko gara eta Ihuda ibaiak sorturiko haitzarte ederrean gora igoko gara.
Maiatzak 27 Montes de la Peña (Magdalena mendilerroa).
Antolatzailea: Koldo.
Gutxi ibilitako mendiak (Brazuelo edo los Arboles) edo posibleak (Portillejos eta Peña Mayor) ezagutuko ditugu gutxi erabilitako mendateetatik, gero Castrobarto aldera jaisteko.
Ekainak 16-18 Ezkarai. Demanda mendilerroa.
Antolatzaileak: Jon-Kike.
Demanda mendilerroa pagoz eta haritzez beterik dago, Ezkarai herriaren eta inguruko herrixka politen gainean. Ez da ikusi gabe utzi behar Valgañongo gorostidia. Goi Ojak ur-jauzi ederrak sortzen ditu ‘Llano de la Casa’ deiturikoan. Hegoaldeko maldan, basa pinuen artean, Najerilla igarotzen da, alboetan haritz kandugabe, lizar, astigar eta hurritz basoak daudelarik.
Irailak 16-23 Kataluniako Pirinioak. Gironako kostaldea.
Antolatzaileak: Tomas-Berni-Iñaki.
Pobla del Segur-etik: Aintziren ibilbidea eta Montsent de Pallers (2883 m). Nuriatik: Puigmal. Setcases-etik: Costabona (2465 m). Walter 2000-tik: Pic de la Dona, Bastiments, Pic Freser, Pic de Infierno. Behe Garroxatik: Sumendiak ikustea, Comanegra. San Feliu de Guixols-etik: Kostaldea Cami de Ronda-tik. Girona.
Urriak 21 Tartales de Cillako milurteko haginak – Coronilla mendia.
Antolatzailea: Rafa.
Panizares herritik “los cuchillos” (aiztoak) bidezidorretik, Horadada haitzartearen goialderaino Haginetatik igaroz eta Coronillaraino igoz.
Azaroak 4 Cieza Harana. Mozagro mendia.
Antolatzailea: Tomas.
Haran polit hau Villasuso herritik bisitatuko dugu, Alto del Toral, el Mozagro eta Pico del Acebo-raino igoz pagadi eder batetik, eta Ucieda herrixka ikusteko aukera ematen duen gailurreria belartsu batean zehar.
Azaroak 18 Gipuzkoako kostaldean.
Antolatzailea: Berni.
Irundik Guadalupe, Jaizkibel, Pasaia Donibane, Pasai San Pedrora txalupaz igaro eta Zenoko Zulotik La Plata itsasargiraino.
Abenduak 16 Lapoblación.
Antolatzailea: Iñaki.
Toloño mendien gailurrik ekialdekoena, “Lehoi Loti”, La Picota edo Gazteluko Haitza ere deitua. Marañondik baso polit batetik igoko gara gailurreko balkoi handiraino. Haren ondoan Peñalta, eta hau ere zapalduko dugu.
Taldearekin kontaktu zuzena ez badaukazu, eta txangoren batetara joan nahi baduzu, teléfono honetara deitu dezakezu..
944018112 – Juanma Sáenz de Ugarte