
MENDI IBILALDIAK 2019 : ALICANTE
Kaixo, adiskideok!
Ez dadila aurrekari bat izan, baina aurkezpen ofiziala egin aurretik, 2019ko astea non izango den aurreratuko dizuegu. Laster, beste mezu bat bidaliko dizuet 2019. urteko Programaren aurkezpenerako. Datorren urteko mendi-astea irailaren 21 eta 29 artean egitea planifikatu dugu. Zergatik mezu hau honenbesteko aurrerapenez? Arrazoia oso sinplea da: leku polit eta atsegingarrietara eramaten saiatzeaz gain, ekonomia ere zaintzen dugu eta kostu-murrizketa hori aurrerapen handiz mugituta lortzen da.
NORA ERAMANGO ZAITUZTEGU 2019KO ASTEAN?
Oraingoan, behintzat, (2020an, gure 30. urteurrenean, ikusiko dugu!) penintsulan geratuko gara, zehazki Alacant eta Valentzia hegoaldean. Baina bada mendirik penintsularen hegoalde horretan? Ba, bai, bada, eta hemen doakizue aste horretan ikusiko ditugun lekuen aurrerakin bat:
Serellako parke naturala eta bere Barranco de la Canal (sakana).
Aitanako mendi-lerroa eta Puig Campana.
Berniako mendi-lerroa.
Mariolako mendi-lerroa.
Font Rojako parke naturala.
Geladako mendi-lerroa.
Montgoko parke naturala.
Bada gehiago eskainiko duenik?
ZEIN HOTELETAN IZANGO DUGU KUARTEL NAGUSIA?
Alacantera goaz eta, nola ez bada!, hondartza aurre-aurrean erreserbatu dugu hotela. Cap Negret hotel berria da, Altean. Azkar ibili garenez, Tomasek prezio ona lortu du: 46 euro, BEZ barne, pertsona eta eguneko, mantenu osoarekin.
NOLA JOANGO GARA ALACANT-ERAINO?
Hau zerbait berria da penintsulan egin ditugun beste bidaia batzuekiko, eta benetako arrazoia horrenbeste aurreratzeko datan. Hegazkinez joango gara Bilbotik. Eta zergatik aurreratu behar dugu horrenbeste? Bada, prezio ona lortzeko garraioan. Bitxia bada ere, konpainiek prezio hobea ematen dute bidaiari-talde txikientzat handientzat baino; beraz, izen-ematea amaitu orduko eskatuko dugu talde txikientzako hegazkina.
ZENBAT DENBORA DUZUE MEZU HONI ERANTZUTEKO?
Sentitzen dut, baina prezio ona lortzeko hegazkina erreserbatzen bizkor ibili behar dugunez, ASTEBETE BAKARRIK EMANGO DIZUET ESATEKO EA INTERESATZEN ZAIZUEN, HAU DA, URRIAREN 30ERA ARTE DAUKAZUE ERANTZUTEKO.