info@dadkutxabank.org
Hernio Cumbre

mendi taldea: Hernio 2020ko otsailaren 8an

IRTEERA EGUNA 2020/2/8
IBILBIDEA Hernio
AZALPEN ZEHATZA Hernioko mendigunea Hernialden hasi eta Bidania herriraino hedatzen da. Kareharrizko mendia da larrez inguraturik. Gipuzkoako erdigune geografikoa bezala jotzen da. Tontor aipagarrienak Hernio (1078 m) eta Gazume (1001 m) dira, Zelatungo zelaietan elkatzen direnak.
IZENA EMATEKO EPEA 2020/01/27tik
  2020/02/06ra
Harremanetarako: Bernardo Martín Mosquera
  menditaldeakb@gmail.com

OHARRA: jardueran parte hartzen duten bazkideek DADKUTXABANKen diru-laguntza jaso ahal izango dute, betiere araudian ezarritako baldintzak eta bertan adierazitako zenbatekoak betetzen badira. Baldintzak, batez ere, hauek dira: webgunean alta ematea eta, gainera, urtarrilaren 1ean enpresan jardunean ez dauden bazkideentzat eta onuradunentzat, elkartearen urteko kuotaren ordainketa eguneratua izatea. Egiaztatu datu horiek jardueran parte hartu aurretik.

Gogoratu bazkidearen datuak aldatzen badira (erretiroa, helbide elektronikoa…) web-orrian ere aldatu egin behar direla. Elkartearen barne-araudia web orrian ikus daiteke, Kudeaketa atalean, baina horretarako saioa hasi behar da.

MILA ESKER.