info@dadkutxabank.org
Travesia 1

2.021 – Igeriketako entrenamendu teknikoa

 

Iazko geldialdi pandemikoaren ondoren, kargara itzuliko gara. Hurrengo igeriketa-denboraldian pentsatu behar dugu, eta, horregatik, egun hauetan hasiko diren entrenamenduetan izena ematera animatzen zaituztegu. Gogoan izan igeriketako entrenamendu teknikoa itsasoan zeharbideak egiteko ez ezik (erresistentzia aerobikoa/mistoa), igerilekuan igeri egiteko ere erabil dezakezuela.

Entrenamenduak aldez aurretik hitzartu dira DAD-Kutxabankeko igeriketa sailaren eta horrelakoak ematen dituzten kluben artean.

Entrenamendu tekniko hauek errendimendua hobetu nahi duten igerilari guztiei zuzenduta daude.  Ezaugarriak:

●        Entrenamendu teknikoa, bi hilabetez ematea dago aurreikusita.

●        Normalean, saioak ordubetekoak izaten dira, astean bi edo hiru, eta leku, ordutegi eta maiztasunari dagokienez aldakortasun handiagoa edo txikiagoa izaten dute, aukeratutako klubaren arabera.

Kontaktaturiko klubak honako hauek dira:

SP3 Paul Lagrange (627 69 00 49) sp3swin@gmail.com
C.D. Kairoscore Irati (669 10 15 95)

http://kairoscore.com/

C.D. Fortuna Eneko Amundaráin  (678 78 37 69)

http://www.cdfortunake.com/es/secciones/natacion.html

C.D. Easo Juncal (943 474 595) http://www.natacioneaso.com

Igeriketa saila prest dago honelako entrenamendu teknikoak beste klub batzuekin hitzartzeko, horrela Donostialdeatik kanpo egiten direnak ere kontuan hartzeko.

Interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan sail-arduradunarekin, eta berak emango dizkizu argibide gehiago baldintzei buruz. Ea, igeri egitera!!!

 

 

Juanmari Castro Sánchez

Responsable Sección Natación / Igeriketa Sailaren arduraduna

jmcastro@kutxabank.es

943 – 00 13 50

seguir leyendo… jarraitu irakurtzen natac 2021