info@dadkutxabank.org
URNIETA GOLF

GOLF URNIETA PITCH & PUTT

Egun on guztioi:

 

Jakinarazten dizuegu azaroaren 12an, larunbata, txapelketa egingo dela Urnietako Pitch & Putt Golf Eskolan.

 

Ibilbidea: 18 zulo

Modalitatea: Mexikarra bikoteka

Gutxi gorabeherako iraupena: 2,30 – 3 ordu

Prezioa: 20 € (hamaiketakoa barne).

 

Modalitate mexikarra bikoteka izaten da, eta, beraz, taldeko jokalari bakoitzak bola bat jokatzen du irteerako tee-tik, eta taldea baloratzeko posizio onenean dagoen bola hautatzen da. Posizio horretatik, berriz ere, jokalari bakoitzak bere bola jokatuko du, eta horrela hurrenez hurren, bola zulo bakoitzean sartu arte.

 

Egun honen helburua elkartu, barre egin eta golfarekin gozatzea baino ez da.

 

Anima zaitezte!!

 

Amaia González margonzalez@kutxabank.es

DAD Golf Kutxa

seguir leyendo … jarraitu irakurtzen2022112 Jornada Unieta