info@dadkutxabank.org
Foto Actividad 4

XXI. ACRECAko mendi-ibiliak Mallorcan

Mallorcako Associació d’empleats SAN NOSTRAko elkarteak antolatuta 2020ko martxoaren 18tik 22ra arte izango da aurtengo jardunaldia.

Izen ematearen prezioa 495 eurokoa da gela bikoitzean eta hor sartzen dira bai hotela zein afariak, piknika, lekualdaketak eta antolakuntzak prestatuko dituen estrak.

Ibilbideen eta egitarauaren informazio osoa www.acreca.org orrian ikusi daiteke.

Parte hartzeko Mendi Federazioan aseguratuta egon behar da eta mendian ibiltzen ohituta.

Izena emateko harremanetan jarri:

Alberto Lahuerta – Gipuzkoako arduraduna – senderismodad@gmail.com

J.Mari Cossio – Arabako arduraduna – desberdinlan@gmail.com

Berni Martin – Bizkaiko arduraduna – menditaldeakb@gmail.com

Eta gogoratu:

Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 24an bukatzen da.

Mendizale guztiok animatzen zaituztegu behin proba egitera! Probatzen duenak errepikatu egiten du!

OHARRA: Jardueran parte hartzen duten bazkideek DADKUTXABANKen diru-laguntza jaso ahal izango dute, betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badira. Kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.