info@dadkutxabank.org
Sans Titre 1@025x

Zuberoako Ikastolen alde

2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatzen dugu. Ekimenaren helburuak dira Zuberoako Ikastolak laguntzea, eta Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hiru saski aukeran, Pettarra (51€), Arbail (57€) eta Barabürüa (68€). Osagaiak: gazna, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa eta erreximenta. Saskiak bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin : oraingo guraso eta guraso ohiak. Erran gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.

 

Eskaera egiteko esteka: https://ikaskoli.eus

Epemuga: azaroak 27, igandea.

Banaketa: abenduaren 17tik aitzina.

Iaz, zuen laguntzari esker, 2200 saski saldu genituen. Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu. Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz 😉